Autoreari buruz

Javier Valverde (Donostia 1956) margolaria da betidanik. Arte giroan hazia, pintura, literatura eta musikarekin harreman zuzenean, autodidakta izan da. Oiartzunen, Antonio Valverde aita pintorearen Ayalde izeneko estudioan denboraldi luzeak pasatzen zituen familiak eta egonaldi haiek erabakiorrak izan ziren Javierren bizitzan, hainbat artista eta lagunen topaleku izaten bait zen etxe-estudio hura.

1979. urtean, Gipuzkoako Aldudiak eta Kutxak antolatzen duten Artista Berrien Lehiaketa irabazi zuen. Sari hura eta ordurako Rosa Valverde arreba eta margolariaren bitartez ezagututako Vicente Ameztoy, Ramon Zuriarrain, Jose Luis Zumeta, Juan Luis Goenaga eta abarrek osatzen zuten taldea, erabakiorrak izan ziren Valverdek pinturaren alde hartu zuen bidea hartzeko.

Oiartzunen hartu zuen bizilekua, Ayalde familia etxean lehendabizi, Maimotz baserrian ondoren, mendian gora.
Izan ere, naturarekin ia bat eginik bizi da Javier Valverde, gertatzen den edozein aldaketaren zelatari. Bere begirada partikularrak bahetutako natura hori da, bere lanetan isaldatuko duena.

Gaur egun ere Oiartzunen jarraitzen du bizitzen eta lanean. Orain herritik gertu gelditzen den tontor batean, Oiarztungo bailara aurrean duela, Aiako Harria beti lagun.